Aztiriako jaien barruan, XX. Aztiriako mendi lasterketa jokatu da gaur goizean. 10:30ean abiatu dira korrikalariak 12 kilometro osatzeko helburuarekin. 220 korrikalarien artean helmugara iristen lehena, gizonezkoetan Igorreko (Bizkaia) Ibai Zarrabeitia izan da eta emakumezkoetan, Bidania-Goiazko (Gipuzkoa), Irene Iturria.
Sailkapena honela geratu da.
Gizonezkoak
1. Ibai Zarrabeitia (Igorre). 1:00:35.
2. Iban San Juan (Zegama). 1:03:39.
3. Iñigo Leiza (Hernani). 1.04:14.
Emakumezkoak
1. Irene Iturria (Bidania-Goiatz). 1:11:39.
2. Adirane Peñagarikano (Urretxu). 1:14:21.
3. Ainara Sanchez (Zalduondo). 1:19:53.