Ion Fontenla izango da irteera gidatuko duena. Ohar garrantzitsuak parte-hartzaileentzat: Ibilbide honetaz eskatzen den mailan gozatu ahal izateko, ezinbestekoa da mendian ibiltzen ohituta egotea, mendiko oinetakoak eta kaskoa ekartzea gomendatzen da. Ez da kopetargirik beharko. Gainontzeko materiala antolatzaileek eramango dute. Bestalde, espazioaren eta irteeraren ezaugarriak direla eta, parte-hartzaile kopurua mugatua da; beraz, aurrez izena ematea derrigorrezkoa da ekintza honetan parte hartzeko. Jantzi mendiko botak eta zatoz euskal mitologia mendez mende gorde duten paraje ikusgarriak deskubritzera! Doako sarrerak hemen
09:00 Ibilaldia Olatara (Lopetxeko zubitik abiatuta. Beamako zelaian hamaiketakoa). 12:00 Umeentzat XXII. Toka txapelketa (12 urtez beherakoentzat. Izen ematea dohainik, 12:00-12:15). Sariak: 1. Txapela, 2. Motxila, 3. Kantinplora. 12:30 XXXIV. Toka txapelketa (Izen ematea 3€, 12:30-13:00). Sariak: 1. Txapela eta gaztai bat, 2. 2Kg ganboi (Lorena Arrandegia), 3. Sutegiko produktuak, 4. Urbitarteko 3 sagardo botila. 17:00 Umeentzako jolasak / Ondoren, umeentzat txokolatea.
11:45 Txupinazoa 12:00 Aurpegi margoketa 12:30 XVII. Patata Tortila Lehiaketa 16:00 Toka Lehiaketa 17:40 Magoa 19:00 Sevillanak
Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina profesional batek bezala araoak egiteko bere sorgin-liburua behar du, duela urte asko Belladonna azti gaiztoak lapurtutakoa. Egun batean, Safir printzesaren ustekabeko bisita batek bere etsaiaz mendekatzeko aukera emango dio Yagari.
“Ontza Kabareta” antzezlanaren estreinaldiak izandako arrakasta ikusirik, beste bi saio eskainiko dira datorren igandean, ekainak 21. Lehenengo saioa arratsaldeko 17:00etan izango da, eta bigarrena, berriz, 19:30ean. Sarrerak asteartetik aurrera udaletxean izango dira eskuragarri eta pertsonako gehienez bi gonbidapen banatuko dira.