Beasainpediak Euskal Herriko beste emakume taldeekin saretuz Wikiemakumeok proiektuan parte hartzen du. Beasaingo Jabetze Eskolan bi hitzordu dituzu egitasmo honen parte izan nahi baduzu: Egunak : Astelehenak 17:00-18:30 eta Asteazkenak 10:00-11:30Datak : Urtarrilak 19 - Apirilak30Lekua : AranealdeHizkuntza : EuskaraFormatzailea : Izaskun Salazar- Aittu Elkartea! - Beasainpedia HELBURUAK:: Emakumeen biografia berriak sortzea euskaraz.:: Wikipedian beste hizkuntza batzuetan dauden emakumeen biografiak euskarara ekartzea.:: Emakumezko editore euskaldunen kopurua handitzea.:: Euskal Wikipedian genero-ikuspegia txertatzea.:: Historian zehar izandako emakumeen ekarpenak eta ezagutzak Euskal Wikipedian biltzea Izena eman: https://tally.so/r/Pd98MB
Behin aurkezpena egin ondoren, herritarrek otsailaren 27ra bitarte izango dute martxoko 4 asteartetan eskainiko diren tailerretan izen-emateko aukera. Tailer hauetan, heriotzaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak ezagutu eta hartu beharreko erabakien inguruan laguntza eskainiko da. Herritar guztiei zuzendutako egitasmo honen helburua, bizi garen gizartean heriotzaren gaia naturalizatzea eta gai honen inguruan herritarrak ahalduntzea da. Tailerrak, tanatologian, parte hartze dinamiketan eta kultur transmisioan aditua den Nere Erkiagak bideratuko ditu.
Martxoaren 17ko Greba Orokorra dela eta, Lazkaon herritarrei zuzendutako Batzar ireki bat egingo dute Grebaren deitzaile diren sindikatuek. Batzar horretan, alde batetik, Grebaren beraren planteamendua aurkeztuko dute; beste alde batetik, Lazkaon burutu beharreko zereginetan zentratuko dira, horretan bidelagun izan daiteken herritar orori gonbidapena luzatuko dietelarik.
"Txillarreko sukaldaria" lanaren egileak gurean izango ditugu, liburua eta dokumental laburra aurkezten.
Erakusketa gelan otsailaren 18tik 27ra goiz eta arratsaldez irekita.